Ibai-Gane Jatetxea

Oleta Lekeitiotik 2,5 km-ra dagoen Amorotoko auzo txikia da, paregabea kostaldeko herriari bisitaldia egin ostean edo hondartzan egun-pasa izan ondoren zerbait jateko edo edateko.

Gure aparkalekuan zuen ibilgailua utziz gero, autobusa erabiliz Lekeitiora hurbildu zaitezkete, orduro jatetxe aurretik igarotzen dena, sarritan herrian sortu ohi diren arazoak baztertuz.


Ikusi Ibai-Gane Jatetxea mapa handiago batean

Oinez edo bizikletaz ibiltzea gustuko dutenentzat, ibilaldi ederra dute jatetxearen ondoan, izan ere, lorategiaren parean bidegorria dago eta Lea ibaiarekin batera 40 minutuko ostera bat egin eta gero, bide horrek zuzenean Karraspioko hondartzara eramango gaitu. Bueltarako, nahi izanez gero, autobusaren aukera ere hortxe dago.

Edonon.com-ek garatua