Ibai-Gane Jatetxea

Ibai-Gane Jatetxea

Aspaldidanik, gure familiaren jarduna ostalaritzari estu-estu loturik izan da, izan ere, hiru belaunaldiz gure lurreko produktuen eskaintzarik onena egiten aritu izan gara. Egun ere, ibilbide horri jarraituz, gure aitona-amonen betiko errezetak ardatz izanda, saiatu gara egungo sukaldaritza berriaren onena gure betikoarekin bat egiten, betiere, lehengo zaporeak galdu gabe.

foto

Gure jatetxea bi solairukoa duzu, eta sarrera nagusitik barrura eginez gero, eskerretara tabernarekin bat egingo duzu, 25 lagunentzako jantokia duena. Bertan, aste barruan, eguneko bazkaria dastatu ahal izango duzu. Tabernan aurrera eginda, jantoki nagusia izango duzu, 60 mahaikideentzako, batez ere, kartara jateko erabiltzen duguna. Esatea ere, janleku hori inguruko paraje ederrari begira dagoela. Azkenik, tabernatik eskaileretan behera eginez gero, 70 lagunentzako jangelarekin egingo duzu topo. Bertara sartzeko, kanpoko lorategitik dagoen sarrera ere erabil daiteke. Azken hori aproposena dugu umeekin joateko, lorategi ondoan atondutako haur-jolastokia dugu-eta.

Janariari dagokionez, arraina dugu gure kartako protagonista nagusia, nahiz eta sasoian sasoikoa egon, esaterako, uso paparrak txingartuta beraien saltsan, orein “chop”-a errexil-sagar eta gaztaina purearekin, perretxikoak...

Aipatzea ere, gure ardo-kartan antzematen dela Errioxako ardoen nagusitasuna, beste jatorrizko markak ere bere lekua duten arren. Gainera, ardoak bere onena gorde dezan, horretarako egokitutako ardandegia dugu.

Edonon.com-ek garatua